Gestionet Euskararen Nazioarteko Egunarekin

Volver

Automatización Indus. 4.0Automatización Indus. 4.0
Gestionet Euskararen Nazioarteko Egunarekin
Autor:
Redacción
Fecha:
December 1, 2017
Tiempo de lectura:
¿Qué encontrarás en este artículo?
Índice

Abenduaren 3an ospatzen den Euskararen Nazioarteko Eguna 1995ean instituzionalizatu zuten Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak. Harrezkero, euskararen erabilera eta euskara bera sustatzeko asmoz, hainbat elkarte, erakunde publiko eta herritarrek milaka ekitaldi antolatu dituzte (mahai-inguruak, erakusketak, tailerrak, azokak, mota desberdinetako ikuskizunak, aurkezpenak…) egun seinalatu horretan, Euskal Herriko bazter guztietan, euskara bultzatu eta omentzeko.

Gestionet-ek ere euskara sustatzen du urtero hainbat bideo-joko euskeraz soilik ekoiztuz. Bideo-joko horiek Txapelgames izeneko bildumaren parte dira.

Gure bildumaren parte diren joko hezigarriak genero desberdineko aplikazioak dituzte, abenturazkoak, plataformazkoak, estrategiazkoak, abentura grafikozkoak eta trebetasunezkoak. Gure joko guztiek, balioak eta kultura transmititzeko helburua dute.

Aurten gure bideo-joko bildumara gehituko diren ohiko proiektuez gain, enpresa edo erakunde desberdinetarako ekoiztutako euskarazko proiektuei buruz ere hitz egin nahi dizuegu: 'Mutualia Euskaraz' eta 'Gurot'.

  • Mutualia Euskaraz: Mutualiarentzako egindako plataforma hau, Mutualiaren langileak Euskara lantzeko prestatuta dago. Erabiltzaileek alde batetik, aditz laguntzaileak landuko dituzte, kurtsoak gaindituz eta beste alde batetik, euren artean lehiatuko dira Quiz erako proben bidez.
  • Gurot: Bizkaiko Foru Aldundiko Alkarbide taldearentzako eta Euskal gazteriari bideratutako aplikazioa da hau. Kultura orokorarren inguruko galderetan oinarritzen den joko honen bidez, erabiltzaileek galderaz beteriko erruletak osatu eta euren maila igo egingo dute. Gainera erabiltzaileek euren artean norgehiagokak jokatu ahal izango dituzte, jakintsuena nor den erabaki arte.

Horretaz gain, Txapelgames bilduman sartuko ditugun joko berriak hurrengo hauek dira:

  • Xake magikoa: Xake jokoaren Android eta iOS-erako aplikazio hau abendu eta urtarrilaren artean plazaratuko dugu. Erabiltzaileek xake-aren pieza tradizionalekin edo Euskal mitologia isaladatzen duten piezekin jolastu ahal izango dute. Gainera, aplikazio hau Euskal mitologiaren pertsonaiei buruzko fitxak dakartza, eta Xake jokoa ezagutzeko eta jolasten ikasteko fitxa ere. Erabiltzaile bik jolastu dezakete gailu berdinean edo ordenagailuaren kontra ere jolasteko aukera dago.
  • Nekazari guda: Bi nekazari zelai bat eskuratzeko guda bat hasi dute. Zelaia laukitxotan bananduta dago, eta laukitxo bakoitza bereganatzeko erabiltzaileek miniproba bat gainditu beharko dute. Aplikazio honetara bakarka edo binaka (gailu berdinean) jolastu daiteke. (Android)
  • Hitzak Go!: Puzzle joko honetan, erabiltzaileek ikono berdinak lotu behar ditu, baina, pantaila gainditzeko laukitxo guztiak erabili behar dira.
  • Nor da nor?: Nor da Nor joko famatua orain Euskaraz eta aplikazio batean erabili dezakezue. Binaka (gailu berdinean) edo barkarka jolastu daiteke.
  • Medikuak Vs. Birusak: "Zombies Vs. Plantas" jokoan inspiratutako joko hezitzaile honetan erabiltzaileek gaixotasunen inguruan gehiago ikasteko aukera izango dute. (Android) (iOS)
  • GP Lehiaketa: Manager joko honi esker Formula 1-eko talde baten buruzagia bihurtuko zara. Taldearen finantzak, pilotu eta ingeniarien kontratazioa eta noski, lasterketan hartu beharreko erabakiak izango dira joko honetako eginbeharrak.

Urten honen bukaerarako, gure App store eta Google Play-an oraindik igo ez ditugun joko hezigarriak kaleratuko ditugu ( Xake magikoa, Hitzak Go! eta GP Lehiaketa).

Oso dibertigarriak izango dira eta etxean zein lagunekin jolasteko modukoak, beraz egon zaitez adi gure berriei!

Gure jokoren bat erosi nahi izanez gero, helbide honetara idatz dezakezu: txapelgames@gestionet.net

Hemen uzten dizuegu Gestionet euskaraz egindako jokoen biduma:

www.txapelgames.com

Gestionet-ren App store (iOS)

Gestionet-ren Google Play (Android)

Noticias destacadas

Cómo la inteligencia artificial está transformando la cultura digital en las organizaciones

Leer más

SMARTSim, la nueva plataforma de simulación inmersiva que potencia las competencias blandas desde la personalización y la tecnología

Leer más
Artículos destacados

Estrategias actuales para atraer talento y fortalecer la marca empleadora

Leer más

Simulación inteligente para mejorar competencias claves

Leer más
Preferencias de Cookies

Estas cookies son necesarias para el funcionamiento del sitio web y no se pueden desactivar.

Aceptar todo

Estas cookies son necesarias para el funcionamiento del sitio web y no se pueden desactivar.

Siempre activo

Estas cookies pueden ser establecidas a través de nuestro sitio por nuestros socios publicitarios para crear un perfil de sus intereses.

Estas cookies pueden ser establecidas a través de nuestro sitio por nuestros socios publicitarios para crear un perfil de sus intereses.

Estas cookies nos permiten contar visitas y fuentes de tráfico para medir y mejorar el rendimiento de nuestro sitio.

Thank you! Your submission has been received!
Oops! Something went wrong while submitting the form.